Mecaner enpresako langileek itxiera ez onartzeko eskatu diete Lakuari eta Bizkaiko Foru Aldundiari
Ekonomia
2023, ira. 18 - 07:09
Mecaner enpresak itxiera iragarri du, eta erabakiak 148 langile kale gorrian gelditzea izango du ondorio. Stellantisek Europan dituen lantegiak itxi eta Txinan fabrikatu nahi ditu. Mecaner enpresaren etorkizunaren alde eta erabakia salatzeko grebara deitu du batzordeak irailaren 21erako. Greba deialdiaz gain, urriaren 7an manifestazioa egingo dute.