"Etorkizuneko industria baten alde", Mecanerren itxieraren aurka mobilizatzen jarraitzen dute
Ekonomia
2024, mar. 04 - 07:03
Stellantis multinazionalak aurrera jarraitzen du Mecaner lantegia ixteko asmoarekin. Horregatik, 'Mecaner ez itxi 'lelopean, enpresa batzordeak manifestazioa egin du asteburuan Urdulizen. Lantegia ez ixteko eta 148 langileak ez kaleratzeko eskatu dute; halaber, Jaurlaritzari inplikazioa eskatu diote erregulazio espedientearen baldintzen negoziazioan. Trantsizio ekosozialerako plana aurkeztu zuten otsailean, produkzio-aukerak bilatzeko helburuarekin; hala, Mecanerren bideragarritasuna bermatzeko.