Skip to main content

Mercedesek ekoizpena etengo du apirilaren 23tik maiatzaren 6a arte

Ekonomia

2024, api. 17 - 14:04
Gasteizeko Mercedes lantegiak ekoizpena geldituko du apirilaren 23tik maiatzaren 6a arte. Mercedesek merkatuen premia arrazoiengatik hartu du erabakia, sindikatuekin martxoan sinatutako malgutasun akordioa eta gero. Akordio honetan, aurretik ezarrita zeuden malgutasuneko 18 egunei, beste 15 gehitu zaie. Erabaki eztabaidatsuak, merkatu egoera ezegonkorrak ekar zezakeen aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak ekiditea du helburu. Lantegiko plantillaren gehiengoa, beraz, 13 egunez egongo da ibilgailuak ekoiztu gabe. Egun hauek aurrerago berreskuratu beharko dituzten “opor egun” moduan izango dira kontuan hartuta. Langileak itzultzerakoan, maiatzaren 6an hain zuzen, gaueko lanaldiko ordutegiak aldatuko dituzte egunero ordu erdi murriztuz, Mercedesen esanetan “ekoizpen ahalmena eta barne horniketarako ibilgailuen jarioa optimizatzeko”. Gaueko txandako ordutegian murrizketak egin ziren dagoeneko urtarrilean, murrizketa berri honen ondorioz, muntai gordin eta pintura sektorea, adibidez, sei ordu eta erdiko txandarekin utziko dute.
Hamaika Telebista