Skip to main content

Merkataritza-lokalaren alokairuaren %50 finantzatuko die Gasteizko udalak ekintzaile berriei

Ekonomia

2024, uzt. 02 - 11:07

Gasteizko alde zaharrean edo zabalgunean aktibitate ekonomiko berriak gauzatu nahi dutenentzat diru-laguntza linea ireki du hiriko udalak. Euskal Herria Bildurekin adostutako aurrekontu akordioan barneratutako neurria da hau, hutsik dauden merkataritza lokalak martxan jartzeko helburua duena. Lokal horien alokairu kostuen % 50a finantzatuko du udalak, 12 hilabetez eta gehienez 500 euroko diru laguntzarekin.

Hamaika Telebista