Skip to main content

Michelin enpresako zuzendaritzak lan-hitzarmena negoziatzeko bilera deitu du

Ekonomia

2023, eka. 13 - 07:06

Astearte honetan Gasteizko lantegiko sindikatuak eta zuzendaritza Burgosen bilduko dira berriz hitzarmena negoziatzeko. Astelehenean Gasteizen laugarren greba eguna egin zuten langileek; era berean, estatuko lantegi guztietan greba eguna egin zuten. Azken proposamena baztertu ondoren sindikatuek negoziatzeko prestutasuna iragarri dute, zuzendaritzak prozesua blokeatzen badu aurreikusita daude beste bi greba egun, ekainaren 19an eta 20an.

Hamaika Telebista