Skip to main content

Michelinek lan-hitzarmena negoziatzeko bilera batera deitu ditu sindikatuak

Ekonomia

2023, eka. 13 - 06:06
Zentro arteko batzordeak hala eskatu zion zuzendaritzari ostiralean, eta hiru eguneko epea eman zion horretarako. Burgosen izango da lan ituna negoziatzeko bilera, 11:00etan. Hasieran ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitutako greba, orain ere CCOOk, UGTk, CSIFek eta CSMk babesten dute. Sindikatu guztiek bat egin dute aldarrikapen nagusiarekin: erosteko ahalmena berreskuratzea nahi dute.

Lan itunaren negoziazioan aurrera egiten ez bada, ekainaren 19an eta 23an greba egingo dute Michelinen lantegi guztietan.
Hamaika Telebista