Michelineko langile batzordeak lantokien arteko batzordea uztea berretsi du
Ekonomia
2023, urr. 18 - 12:10
Langileen %51k Michelinek estatuan dituen beste lantokiekin partekatzen duten batzordetik ateratzearen alde bozkatu zuten faktorian egindako erreferendumean. Gasteizko langile batzordeak erabaki hori berretsi du orain, LAB, ELA, CGT, CCOO, ESK eta CCM sindikatuen aldeko bozkekin. UGTko ordezkariak, bere aldetik, abstenitu dira eta CSIFekoek erabakiaren kontra bozkatu dute. Gasteizko ordezkariek erabaki hau lantokien arteko batzordera eramango dute orain