Michelinetik kanporatutako langilea bere lanpostura itzultzea aldarrikatu dute lankideek
Ekonomia
2024, Maiatza 13 - 14:05
Gasteizko Michelinetik kanporatutako langilea bere lanpostura bueltatzea aldarrikatu dute honen lankideek, kasuari buruzko epaiketa burutzen ari zela. Salatu dutenez, bidegabeki kaleratua izan zen. ESK, CGT, ELA eta LAB sindikatuek azaldu dutenez, aurretik kanporatutako lankide baten epaiketan lekukotza emateagatik izan zen kaleratua. Kasu horretan kanporaketa desegokitzat hartu zuen epaileak. Oraingoan ere prozesua modu berean amaitzea espero dute sindikatuek.