Mikel Diaz de Alda (LAB): 'Mercedeseko zuzendaritzaren eskaintzarekin, grebei eutsiko diogu'
Ekonomia
2022, uzt. 05 - 17:07
Mercedesko zuzendaritzak soldata igoera eskaini die langileei, baina ez du igandeko gaueko txanda baztertu. Gasteizko Mercedesen lantegiko zuzendaritzak eta langileek jarrerak hurbildu dituzte gaur egindako bileran, bi aldeek onartu dutenez, baina sindikatuen arabera, aurrerapauso gutxi izan dira. UGTk, CCOOk, Ekintzak eta PIMek ez dute parte hartuko biharko protestan; ELAk, LABek eta ESK-k, berriz, hiru protesta egunei eustea erabaki dute. Egoera horrela, Mikel Diaz de Alda Mercedeseko LABeko ordezkarirekin hitz egin du Hamaika Telebistak egoeraren berri izateko.