Mondelezeko enpresa batzordeak “jazarpen sindikala” leporatu dio zuzendaritzari
Ekonomia
2024, uzt. 24 - 08:07
Vianan kokatzen den Mondelez enpresako langile batzordeak "langileria beldurtzeko jazarpen sindikala" leporatu dio zuzendaritzari. Langileek zazpi hilabete daramatzate negoziatzen eta 44 egun greban hitzarmen bat lortzeko. Salatu dute zuzendaritza “bandan ixten dela, ez hitzarmenaren edukiengatik, baizik eta plantilla beldurtzeko”.
Azpimarratu dute zigorren eta salaketen bidez, beldurraren politika ezarri nahi duela enpresak. Mondelezen zuzendaritzak uko egin dio 8 grebalariren aurka jarritako salaketak kentzeari. Egoera horren aurrean, ahaldunduta eta batuta daudela adierazi dute. Nafarroako Gobernuari eskatu diote esku har dezala, lan-arloaz gaindiko egoera hau bideratzeko.