Skip to main content

Muriba Construccion enpresako langileek protesta egin dute euren soldatak defendatzeko

Ekonomia

Irune Rejano Oyarzun

2024, abu. 30 - 12:08

Rozalejoko Markesaren jauregiaren aitzinean elkartu dira. Iruñeko eraikin historikoaren aurrean egindako kontzentrazioan, langileek adierazi dute, nahiz eta Nafarroako Gobernua Muriba Construccion enpresaren bezero nagusia izan eta enpresak diru publikoa jasotzen jarraitzen duen, ez zaiela soldatarik ordaindu hainbat hilabetetan. 

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista