Skip to main content

Muturreko beroa egiten duenean kalean lan egitea debekatuko du Espainiako Gobernuak

Ekonomia

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak asteazkenean eman zuen araudiaren berri. Aemetek alerta gorria edo laranja ezarri duenean sartuko da indarrean debekua. Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako Pirinioetan gehienezko tenperaturak 37 graduak gainditzen dituenean pizten du alarma laranja, eta 40tik gorako tenperatura denean, berriz, alarma gorria.

Lan legediaren aldaketa hori eta beste batzuk Ministroen Kontseilura eramango dituela aurreratu du, tenperatura altuen ondorioei aurre egiteko asmoz.