Skip to main content

Nafarroako Funtzio Publikoko langileak grebara deitu dituzte sindikatuek otsailaren 15erako

Ekonomia

2023, ots. 07 - 04:02
LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuek legez ezarritako foroetan benetako negoziazioa egiteko deia egin diote Nafarroako Gobernuari. Horretarako, sektore publiko osoan greba deitu dute otsailaren 15erako. Ohar bateratu batean, sindikatuek sektore publikoaren pribatizazioa amaitzea exijitu dute.

Sindikatuek aurkeztutako aldarrikapen nagusiak hauek dira: sektore publikoko pribatizazioa amaitzea eta orain arte pribatizatu dena iraultzea; Nafarroako Gobernuak autogobernu eskumenak erabiltzea; enpleguaren egonkortasuna eta behin-behinekotasuna %8tik behera murriztea; arreta hobetzea, enplegua sortzea eta gazteak kontratatzea; eta, azkenik, prestakuntza eta dedikazioa sustatu eta ordaintzea, soldatak igotzea alegia.
Hamaika Telebista