Skip to main content

Nafarroako kirol langileak greba mugagabean borrokan

Ekonomia

2022, urr. 19 - 10:10

Nafarroako kirol langileek greba mugagabea hasi zuten atzo. Izan ere, 2020 urtetik izoztua dagoen hitzarmena dute. Eskakizun asko dituzte, baina garrantzitsuena, KPIaren neurriko soldata igoera da. Udan beste bi greba burutu zituzten, baina ez zuten fruiturik eman. Hasi berri duten greba mugagabeak ordea, arrakastatsua oso izan dela diote CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek. Izan ere, lehendabiziko greba egunean bertan akordioa lortu dute Orkoiengo udal kirol-guneetako langileek.

Hamaika Telebista