Nafarroako Volkswagenen lantaldeak 400 langile gutxiago izango ditu ia bi urtez
Ekonomia
2023, ira. 28 - 06:09
Zuzendaritzak murrizketa hori proposatu du auto elektrikorako trantsizioa egiteko. 2024aren erdialdetik 2026aren hasierara bitartean egingo dituzte murrizketak. 2027tik aurrera gaur egun baino langile gehiago beharko dituela esan du. Langileek bi txanda eta erdiko lana egingo dute, aurreikusitako ekoizpen-bolumena egokitzeko. Hala jakinarazi dio zuzendaritzak langile batzordeari.