Skip to main content

Nafarroako zerealaren sektoreak "20 urteko kanpainarik txarrena" itxi du

Ekonomia

2023, abu. 03 - 08:08
Zerealaren kanpaina bere amaierara heldu da, eta Nafarroako datuak, azken 20 urteotako okerrenak izan dira, sektorearen arabera. Foru Erkidegoko nekazariek iaz baino ehuneko 7 zereal gutxiago jaso dute. Baina pasaden urtea ere ez zen onegia izan, ehuneko 15eko galera izan baitzuten. Osotara beraz, % 21eko beherakada izan da uzta bilketan Nafarroan azken hamarkadako datuekin alderatuta.
Hamaika Telebista