Skip to main content

Nafarroan grebara deitu ditu Satsek Osasunbideko 4.000 erizain eta fisioterapeuta

Ekonomia

Osasun etxeen eta ospitaleen aurrean egindako kontzentrazioetan, lan karga handiagatik eta lan baldintzengatik “nazkatuta” daudela adierazi dute. Sindikatuaren arabera, “ebakuntza gelaren bat” gelditu egin da grebaren ondorioz, baina oraingoz ez daukate datu ofizialik. Nafarroako Gobernuaren arabera, goizeko txandan jarraipena %5,15ekoa izan da. Ospitaletan, %2,07koa izan da. eta lehen arretan, %11,03koa.

Dena den, Nafarroako Gobernuak jarritako gutxieneko zerbitzuak “gehiegizkoak” direla salatu du sindikatuak. Sindikatuak hiru bloke handitan biltzen ditu aldarrikapenak: lan-gainkarga murriztea, konparaziozko bidegabekeriak amaitzea eta garapen profesionalerako neurriak ezartzea.