Skip to main content

Nafarroan Lehortearen Mahaia aktibatu da hamar urteetan lehenbiziko aldiz

Ekonomia

2022, ira. 13 - 13:09
Ezohiko hilabete lehorrak bizi ditu Nafarroak, maiatzetik hona euri oso gutxi egin baitu. Horregatik, hamar urteetan lehenbiziko aldiz, Lehortearen Mahaia aktibatu da foru komunitatean. INTIAk landa garapenerako Nafarroako erakunde publikoak egindako txostena oinarri hartuta, abeltzaintzak bizi duen egoera zailari aurre egiteko 6 milioi euroko diru laguntza iragarri du Itziar Gomez kontseilariak. Besteak beste, lehortearen ondorioz sororik gabe geratu diren abeltzainak laguntzeko eta Ukrainako gerrak eragindako pentsuen prezio igoeraren kalteei aurre egiteko.
Hamaika Telebista