Skip to main content

Negoziazio esparru propioa galdegin du LABek Baionan

Ekonomia

2024, ira. 17 - 11:09
Baionan Argitxu Dufauk eta Eñaut Aramendik kanpaina konfederalak Ipar Euskal Herrian hartuko duen forman sakondu dute. 'Hemen Erabaki' aldarrikapenak garatzen dituen hiru neurri zehatzak aurkeztu dituzte: Egitura sozioekonomikoa eta langileentzako negoziazio kolektiborako guneak sortzea, sektore pribatuko langileentzako negoziazio kolektiborako gune berezia edo tokiko batzorde parekidea eratzea, eta lurraldeko agenteentzat negoziazio kolektiborako gune berezia edo Herriarteko Lurralde Batzorde Soziala abian jartzea.