Nekazaritza Ministerioak mahastien esklusibotasunaren aurkako errekurtsoak atzera bota ditu
Ekonomia
2023, abu. 22 - 09:08
Estatuko Nekazaritza Ministerioak Errioxa sor-markak exijitu zuen esklusibotasuna berriz babestu du. ABRA eta UAGA elkarteek mahastien esklusibotasunaren aurkako errekurtsoak aurkeztu zituzten uztailean, eta orain Nekazaritza Ministerioak iragarri du euren argudioak ez direla nahikoak.