Skip to main content

Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariek Lan Ikuskaritza eta enpresen konplizitatea salatu dute

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2023, ots. 09 - 04:02

Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariek elkarretaratzea egin dute Bilboko Lan Ikuskaritzaren aurrean. Enpresa biek grebalarien greba eskubidea “etengabe urratzen” dutela adierazi dute.

Urteak greban daramatzaten langileak dira. Novaltiaren kasuan, kooperatibako langileek 3 urte eta erdi daramatzate greban. Zaratamoko Vulcanizados Zuloagaren langileen kasuan, urte eta erdi. ELA sindikatuaren arabera, epaitegiek ere Lan Ikuskaritzaren praxi txarra aitortu dute Novaltiaren kasuan. Vulcanizados Zuloagako langile batzordeak premiazko salaketa aurkeztu zuen joan den udan, eta ELAren arabera, ikuskatzailea oraindik ez da joan enpresara.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista