Skip to main content

Oihana Lopetegi, LAB: “Datorren ikasturtea ere gatazkatsua izango da”

Ekonomia

2023, ira. 04 - 17:09

Egoera ekonomikoa izan dugu hizpide Oihana Lopetegi LAB sindikatuko kidearekin. Bere esanetan, langileriaren egoerak urteak daramatza okertzen, baina iazko prozesu inflazionistak pobrezia egoera orokorra eragin zuen, soldatak ez zirelako inflazio horren arabera eguneratu. Hala ere, azpimarratu du 2008tik langileria erosahalmena galtzen ari dela, eta nabarmendu du kapital errenten eta langileriaren soldaten aldea gero eta handiagoa dela, eta baita soldata arrakala ere. Hori horrela, ikasturte honetako erronkak berdinak direla dio, baina, era berean, egoera okerragoa dela dio, prekarizazio prozesuak aurrera jarraitzen duelako.


Negoziazio kolektiboari dagokionez, nabarmendu du iaz gatazka ugari areagotu zirela, eta horren ondorioz, hainbat gatazka itxi zirela iaz. Hala ere, adierazi du sektore batzuetan, administrazioan eta azpikontrata gehien dauden lekuetan, hainbat gatazka irekiko direla, eta datorren ikasturtea ere “gatazkatsua” izango dela.

Hamaika Telebista