Orozkoko Madres Mercedarias egoitzako langileek astebeteko greba abiatu dute
Ekonomia
2023, mar. 06 - 14:03
Orozkoko Madres Mercedarias egoitzako langileek astebeteko greba abiatu dute. 43 langile dira, eta adimen-desgaitasuna duten 73 emakume zaintzen dituzte. 2019tik lan baldintzak izoztuta dituztela salatu dute, eta enpresak proposatutako soldata igoera lotsagarritzat jo dute. Sektore publikoko beharginen baldintzak guztiz prekarioak direla salatu dute. Bada, lan gatazkan erantzunkizuna exigitu diote Bizkaiko Foru Aldundiari.