Skip to main content

Osakidetzako garbiketa sektoreak astebeko greba hasi du homologazioaren defentsan

Ekonomia

2023, ots. 27 - 10:02

Osakidetzako azpikontratatutako garbiketa zerbitzuko langileek astebeko greba hasi dute, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Euren aldarrikapena Osakidetzako beharginei aplikatzen zaizkien baldintzan aplikatzea da, homologazioa printzipioan oinarrituta. Bi urte daramatzate lan gatazka konpontzeko asmoz, Osakidetzari bitarkaritza eskatzen, baina salatu dutenez, ez dute erantzunik jaso. Hala, erakundearen zuzendaritzari erantzunkizuna exigitzen diote.

Hamaika Telebista