Skip to main content

Osakidetzako garbitzaileek manifestazioa egin dute Donostian, 114. greba egunean

Ekonomia

2023, eka. 20 - 17:06
Otsailaren 27an hasi zen Osakidetzako garbitzaileen greba, baina ELAren arabera, oraindik ez dago negoziaketa mahairik. Grosen atera eta Eusko Jaurlaritzan amaitu dute, “argi uzteko Eusko Jaurlaritza dela egoeraren azken erantzulea”. Sindikatuaren arabera, Jaurlaritzak greba eskubidearen aurka egin du, zortzi ez-ohiko garbiketa agindu baititu. Garapen profesionalaren ordainketa eskatzen dute langileek. Egoera konpondu ezean, ELAK argi utzi du greba luzatuko duela gutxienez uztailaren 16a arte.
Hamaika Telebista