Osakidetzako langileek hauteskunde sindikalak dituzte, 10 urte baino gehiagotan lehenak
Ekonomia
2024, aza. 28 - 08:11
45.000 langile baino gehiago daude botoa ematera deituta 355 ordezkari aukeratzeko. Gaur egun, SATSE erizainen sindikatuak eta ELAk ordezkarien ia erdia dituzte sektorean, %48,1.
82 bozketa-mahai prestatu dira, zentroetan eta ESIetan banatuta. Ordutegiari dagokionez, 07:00etatik 23:00etara eman ahal izango da botoa ospitaleetan; 08:00etatik 20:00etara, lehen mailako arretako zentroetan, eta 08:00etatik 20:00etara, Erakunde Zentralean eta Larrialdietan. Posta bidezko botoa ere bideratu da.