Skip to main content

Otsailaren 11rako greba deitu du Michelingo CGT sindikatuak

Ekonomia

2024, ots. 09 - 11:02
Igandean, otsailaren 11n, Gasteizko Michelingo lantegian greba egitera deitu du CGT sindikatuak. Ixa batekin markatutako egunetan lanera ez joateko deia zabaldu dute, lan-egutegiaren malgutasunaren kontra protesta egiteko. Igandea ixarekin markatutako egun horietako bat izango da, aktibatzerakoan ordutegi aldakorra duten langileek lan egitera joan beharko dutelarik. CGTk ezagutzera eman duenez, mobilizazioekin langile horien kontziliazioaren alde egin nahi dute. Michelingo langile batzordean 27 ordezkaritik 4 dauzka CGT sindikatuak. Igandean ez ezik, hurrengo asteburuan, otsailaren 17an eta 18an ere greba egitera deitu dute.
Hamaika Telebista