Oztopoei egin beharko die aurre Espainiako Gobernuko lan erreformak
Ekonomia
2022, urt. 14 - 12:01
Adostua da lan erreforma, baina duda-mudak daude Sanchezen Gobernuak hori onartzeko aukeratuko duen bidearekin. Izan ere, egunotan, aditzera eman du lan erreformaren koma bat ere ez duela aldatu nahi. Erreformak aldaketarik eduki ezean, EAJk, EH Bilduk eta ERCk iragarri dute ez dutela erreforma babestuko. Horrela bada, lan araudi berriak ez du babes nahikorik izango kongresuan eta ezingo da aurrera atera. Horien gain, euskal sindikatuak, patronala eta Eusko Jaurlaritza ere aritu dira aferaz egunotan.