Pentsiodunak kalera aterako dira otsailaren 22an, 20a baino lehen konponbiderik ez badago
Ekonomia
Espainiako Kongresuak bertan behera utzi du erretiro-pentsioaren eta lanaren arteko bateragarritasuna hobetzeko abenduaren 23ko 1172024 Errege Lege Dekretua, kontrako 177 botorekin (PP, Vox, Junts) eta aldeko 171rekin. Errege Lege Dekretuak ez die erantzuten Kongresuko eta Estatuko Gobernuko alderdi politikoei behin eta berriz azaldutako pentsiodunen premiazko eskaerei. 2011tik galdutako pentsioen erosteko ahalmena berreskuratu gabe jarraitzen dutela azaldu du Pentsiodunen Mugimenduak. Gutxieneko pentsioen funtsezko hobekuntza errotik moztu da 2023ko erreforman, gutxieneko pentsio kontributiboetarako pobreziaren atalasearen % 100era eta kotizazio gabekoetarako % 75era iristea ezarri baitzen helburutzat.
Azaldu dute 2011ko erreforman ezarritako murrizketek indarrean jarraitzen dutela. Gainera, genero-arrakala (% 37) amaitzeko erabaki eraginkorrik hartu gabe jarraitzen da. Pentsioen igoera ez dago behin betiko bermatuta.
Pentsiodunen Mugimenduak “oso larritzat” jo dute bozketan gertatutakoa. Mugimenduak salatu du pentsioak truke-moneta direla oraindik eta ez oinarrizko eta funtsezko eskubide bat. Otsailaren 20a baino lehen konponbiderik ezean, 22an kalera aterako dira.