Skip to main content

Pentsiodunek Bilboko kaleak hartu dituzte, Aste Nagusiko astelehenarekin bat eginez

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2024, abu. 20 - 10:08

Udako etenaldiaren ondoren eta Aste Nagusiaren hasierarekin, Pentsiodunen Mugimenduak Bilboko kaleak bete ditu berriro manifestazio jendetsu batekin.

Gutxieneko pentsioaren 1.080 euroak eskatzen jarraituko dutela iragarri dute eta Osakidetzako murrizketak, egoitzetako arazoak eta etxez etxeko arretaren egoera ere salatu dute. Hala, osasun zerbitzu publikoa, unibertsala eta doakoa defendatu dute, besteak beste.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista