Pentsiodunek astelehenetako mobilizazioei ekin diete
Ekonomia
2024, ira. 03 - 09:09
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak asteleheneko mobilizazioei ekin die berriro, Iruñean. Datozen asteetan hasiko dira mobilizatzen Hego Euskal Herriko beste hiriburuetan ere; Bilbon eta Gasteizen hilaren 9an itzuliko dira eta Donostian, 16an.
Ohar baten bidez adierazi dutenez, “gutxieneko pentsioak gero eta urriagoak dira, eta Estatuko gobernuak ez du ezer egiten 1080 eurotan jartzeko”. Gasteiz eta Iruñeko exekutiboek ere ez dituztela beharrezko erabakiak hartzen gehitu dute eta genero-arrakala konpondu gabe dagoela oraindik.