Pentsiodunek pentsio txikiak osatzeko eskaera parlamentura eramango dute
Ekonomia
2024, ira. 25 - 19:09
EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Legebiltzarrera joango dira ostegun honetan. Bertan, pentsioen osagarri bat sortzeko eskatzen duen HEL herri ekinaldi legegile bat aurkeztuko dute. Honen helburua gutxieneko pentsioak osatzeko “euskal sistema bat” osatzea da. Horrela 60 urtetik gorako pentsiodunen gizarte bazterketaren arriskua eragotzi nahi dute. Adin horretatik aurrera edozein pentsio jasotzen dutenek eskatu ahalko lukete osagarri hori. Gazteagoak ere, lanerako erabateko ezintasuna aitortuta badute. Eskaera aurrera eramateko 10.000 sinadura behar dituzte. Laguntza eskatu diete sindikatuei, gizarte erakundeei, gazteei eta emakumeei.
Sinadura guztiak lortuz gero, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren esku geratuko da hura onartzea edo atzera botatzea.
Sinadura guztiak lortuz gero, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren esku geratuko da hura onartzea edo atzera botatzea.