Pentsiodunen martxak 1.080 euroko gutxieneko pentsioa exijitu du Gasteizen
Ekonomia
2023, Maiatza 25 - 09:05
1.080 euroko pentsioa exijitzeko beste urrats bat eman dute pentsiodunek. Hiru eguneko martxa antolatu dute, Agurandik, Bilbotik eta Bergatarik irten ziren ehunka pentsiodun, eta Gasteizen bat egin dute guztiek. Hala, Arabako hiriburuan protesta egin dute 1.080 eurorainoko gutxieneko pentsioa Jaurlaritzak osatzea eskatzeko.