Skip to main content

Pentsionistek 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dute Gasteizen

Ekonomia

2023, aza. 16 - 12:11

Milaka lagun Gasteizko kaleetan barrena manifestatu dira pentsio duin batzuen alde. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pentsionistek mobilizazio berri bat egin dute mila laurogei euroko gutxieneko pentsioa ezartzea aldarrikatzeko. Eusko Jaurlaritzari zenbaki horretara ailegatzen ez diren pentsioak osatzea eskatu diote, horretarako hurrengo urteko aurrekontuetan partidak barneratzea aldarrikatuz. 1.080 eurotik beherako pentsioak miseriazkoak direla baieztatu eta pentsio duinak eskatu dituzte.

Hamaika Telebista