Skip to main content

Pobretzearen aurrean, aberastasuna banatzea exijitu du Eskubide Sozialen Kartak

Ekonomia

2022, aza. 21 - 06:11
Eskubide Sozialen Kartak deituta, milaka pertsona atera dira kalera Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 'Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinak! Pobretzearen aurrean, aberastasuna banatu!' lelopean egin dute manifestazioa.

Langile klasearen eta pentsiodunen pobretzea salatu dute, eta zerbitzu publikoak bermatzea eta aberastasuna banatzea eskatu. Soldata eta pentsioen erosahalmena berreskuratzea eta horiek KPIaren arabera igotzea eskatu dituzte. Zifretan, 1.400 euroko gutxieneko soldata eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa exijitu zituen, besteak beste.E ra berean, "oligopolio energetikoaren" aurka egin dute.
Hamaika Telebista