Skip to main content

Protestak Eusko Legebiltzarrera eraman dute Arabako laborariek

Ekonomia

2024, ots. 08 - 13:02
UAGAk deituta ehunka laborarik Eusko Legebiltzarraren aurrean kontzentratu dira. Azken egunotan burutu dituzten mobilizazioei jarraipena eman diote, Legebiltzarrean onartu den Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legearen kontrako aldarriarekin. Legebiltzarraren aurrean egindako kontzentrazioa azken egunetan Araba jarraipena izan da. Ehunka traktore kalera atera dira lehen sektorearen egoera salatzeko, protestak Eusko Jaurlaritzara ere eraman zituztelarik. Azaldu dutenez, nekazaritza eta abeltzaintza hilzorian daude, kontrolik gabeko inportatutako produktuekin lehiatu ezinean. Prezio justuak jasotzea eta burokrazia gutxitzea aldarrikatu dute ere, besteak beste.
Hamaika Telebista