Satse, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek mahai sektorialetik alde egin dute
Ekonomia
Oihane Alonso
2023, mar. 01 - 15:03
Sindikatuak mahai sektorialaren bilera batera deituta zeuden, larunbatean EAEko hiru hiriburuetan mobilizazioak egin ostean. Baina deitutako bilerara ez joatea erabaki dute, Osakidetzak plantillak jasaten dituen arazo larrien konponbidean aurrera egiteko borondaterik ez duela iritzita.
Sindikatuentzat, “une honetan ez dira ematen Mahai Sektorialeko bilerara joateko beharrezko baldintzak”, ondorioztatu dute.
Osasun Sailak, bestalde, ohar bat egin du sindikatuen jarrerari erantzuteko. Bertan aurpegiratu die, "ez dutela benetako interesik Osakidetzako langileen baldintzei zuzenean eragiten dieten gaiak negoziatzeko eta adosteko".