Skip to main content

Greba erantzun "arrakastatsua" izaten ari dela esan dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoko sindikatuek

Ekonomia

2023, urr. 25 - 14:10

Bizkaia, Gipuzkoako eta Arabako sektore publikoan greba eguna izan dute gaur. Sindikatuen arabera, "oso zabala" izan da lanuztearen jarraipena. "Pozik gaude grebak izandako jarraipenarekin", nabarmendu du Igor Eizagirre ELAko zerbitzu publikoetako idazkari nagusiak, Bilboko manifestazioa hasi aurretik egindako adierazpenetan.

ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek eguerdian antolatu dituzte manifestazioak; 30.000 langile baino gehiagok hartu dute parte: Donostian 10.000, Gasteizen 6.000 eta Bilbon 15.000 behargin baino gehiagok.

Igor Arroyo LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak Iñigo Urkullu lehendakariari leporatu dio "autobidean kontrako norabidean doan gidaria" izatea. Era berean, Iñigo Garduño EAEko CCOOren arlo publikoaren koordinatzaileak esan du erakundeek "apustu gogorra" egin behar dutela, zerbitzu publikoetan "baliabide ekonomiko eta giza baliabide nahikoak" izateko: "Kalitatezko zerbitzu publikoak nahi ditugu".

Hamaika Telebista