Sektore publikoa finantzatzen duen zerga sistemaren erreforma "handia" eskatu du LABek
Ekonomia
2023, abe. 19 - 13:12
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoaren grebaren bezperan, arlo hori finantzatzen duen zerga sistemaren erreforma handi bat eskatu du LABek. Erreforma horren funtsa izan beharko luke aberatsek eta enpresek beren irabazien zati handiago bat ordaintzea zergetan. Sindikatuak eskatu du sozietate zergaren kenkariak eta pizgarriak erabat desagerrarazteko, errenta handienen zerga tasa %60ra igotzeko, eta kapitalaren errentek lanaren errentek bezainbeste ordaintzeko.
LABen Ipar Hegoa fundazioaren Ikusmira txostenaren hamabosgarren aleak zerga sistemaren azterketa egin du. Ondorio nagusi bat du txosten horrek: aberastasuna sortu egiten da, baina haren "zati txikiegia" bideratzen da zerbitzu eta politika publikoetara. Euskal Herriaren "eskumen mugatuen" ondorio ez ezik erabaki politikoen ondorio dela ziurtatu du LABek.