Skip to main content

Sektore publikoko greba deialdiei eutsi diete sindikatuek

Ekonomia

Olatz Zendagortagalartza

2023, urr. 10 - 17:10

Ez denez akordiorik egon Eusko Jaurlaritzako mahai orokorreko bileran, sindikatuek eutsi egin diete hilaren 25erako eta abenduaren 19rako sektore publikoan deituriko greba deialdiei. ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek kritikatu dute Jaurlaritzak entzungor egin izana haien eskariei. Jaurlaritzak ez duela inolako edukirik eskaini eta Espainiako Gobernuak ezarritako "mugak" erabili dituela argudio modura.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista