Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Sidenorrek Talgoren % 29,9 eskuratzeko eskaintza egin du

Ekonomia

2024, aza. 26 - 12:11

Sidenorrek Talgoren %29,9ko partaidetza eskuratzeko eskaintza egin dio Trilantic funtsari joan den astean. Erosketa operazioan Pesa konpainia poloniarrak ere parte har dezakela dirudi. Pesak tren-makinak, eskualdeko trenak eta tranbiak ekoizten ditu, baina ez abiadura handiko ibilgailuak; beraz, bere negozioak osagarriak izango lirateke. Enpresa honek Talgoren posizioa indartzeko gaitasun industriala izango luke, izan ere, 4.000 milioitik gorako eskaera dauka. Irailaren 24an, Talgok eta Pesak akordio bat sinatu zuten, Poloniako abiadura handiko trenbide-sare berriaren garapenean laguntzeko aukera aztertzeko.

Gauzak horrela, Sidenorrek Talgo tren-ekoizlearen parte eskuratzeko aukerak inbertitzaileen eta Madrilgo eta Lakuako gobernuen babesa jaso du. Izan ere, Espainiako ekonomia ministroak adierazi duenez, Sidenor bezalako enpresa bat Talgoren kapitalean sartzea epe luzerako konponbidea izan daiteke eta honen akziodunei egonkortasuna eman diezaieke.

Mikel Jauregi Jaurlaritzako Industria sailburuak, bere aldetik, azpimarratu zuen Lakuak babestu egiten duela Sidenorrek Talgoren kapitalean sartzeko duen asmoa, baldin eta Euskal Herrian errotuta jarraitzen badu eta tokiko enplegua bultzatzen bada. Imanol Pradales Lehendakariak ere, erosketa operazioaren babesa adierazi zuen baldin eta industria-bazkide bideragarri bat agertzen zen.

Hamaika Telebista