Siemens Gamesako aferan, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari inplikazio handiagoa eskatu dio ELAk
Ekonomia
2022, aza. 16 - 10:11
Siemens Energy Group taldeak ez du baztertzen kaleratze gehiago egitea. Joan den astean enpresak jakitera eman zuen 2022an 940 milioi euroko galerak izan dituela Gamesak. Hala, 2.900 behargin kaleratzea erabaki dute. Egoera horrela, sindikatuak gogaituta daude etorkizuna etengabe mehatxatuta ikustearekin. Hala, bart enplegu bermea eskatzeko eta lan baldintzak defendatzeko protesta egin dute Nafarroako Sarriguren plantaren atarian.