Siemens Gamesako langileek Hego Euskal Herriko lanpostuak arriskuan daudela salatu dute
Ekonomia
2023, urr. 25 - 13:10
Konpainiak Zamudion, Mungian, Asteasun eta Sarrigurenen dituen lantegietan doikuntzak burutzeko arriskua dagoela azaldu dute ELA, UGT eta CCOO sindikatuek. Siemens Gamesak 3.000 langile inguru dauzka Hego Euskal Herrian eta guzti lanpostu hauek arriskuan daudela salatu dute. Enpresaren egoera “oso larria” dela baieztatu dute, izan ere 4.500 milioi euro inguruko galerak aurreikusi ditu. Konpainiak azaroaren 21ean Plan Estrategiko berria aurkeztuko du. Aurreikusitako galerak kontuan hartuta, sindikatuek enpresaren egoerak kaleratzeak suposatuko duela uste dute.