Sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publikoan, urriaren 25ean eta abenduaren 19an
Ekonomia
Sindikatuek salatu dute EAEko sektore publikoa "okertu" egin dela, eta eremu asko zeharkatzen dituen egoera dela, "geroz eta pribatizatuago dagoen" sektore batean.
Agerraldian azaldu dutenez, azken hamarkadan egindako negoziazio saiakeren aurrean erakunde publikoek agertu duten jarrera dela eta, ez zaie greba deitzea beste aukerarik geratu.