Skip to main content

Sindikatuek greba eguna deitu dute apirilaren 9rako Nafarroako administrazio osoan

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2025, mar. 17 - 14:03
Mahai Orokorreko sindikatuek (LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT) gogor kritikatu dute gobernuak sindikatuetako ordezkariekin izan duen jarrera, Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa adibide gisa aipatuz. Gai horiek eztabaidatzeko Gobernuak Mahai Orokorrean parte har dezan lortzeko hainbat saiakera huts egin ondoren, sindikatuek apirilaren 9rako greba deitzea erabaki dute, eta langile publiko guztiak grebaren alde egitera gonbidatu dituzte.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista