Sindikatuek hiru eguneko lanuztera deitu dituzte Nafarroako zahar etxeetako langileak
Ekonomia
2023, mar. 22 - 05:03
ELA, LAB eta UGT sindikatuek hiru greba-egun deitu dituzte Nafarroako adinekoen egoitzetan. Apirilaren 18, 19 eta 20rako dira deialdiak, eta sektoreko hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela aipatu dute. Izan ere, 2021eko maiatzean hasi ziren Nafarroako Hirugarren Adinekoen Zentroen sektoreko hitzarmena negoziatzen. Hitzarmenak 70 zentro baino gehiagotan lan egiten duten 4.500 pertsona ingururi eragingo die.
Horrez gain, bi kontzentrazio egingo dituzte hilabete honetan: martxoaren 24an Parlamentuan eta 29an Nafarroako jauregian. Sindikatuek eurentzako baldintza duinak exijitu dituzte, eta egoiliarrei kalitatezko zaintza bermatuko dien zerbitzua.