Skip to main content

Sindikatuek lan-osasuna bermatzeko neurriak hartzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Ekonomia

2024, urt. 25 - 14:01
LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek lan osasuneko neurriak betearazteko baliabideak indartzea aldarrikatu dute Gasteizen egindako elkarretaratzean. Urtarrilean, Euskal Herrian, 9 lan istripu mortal gertatu direla salatu dute. Salatu dutenez, patronalek lan osasuneko arautegia urratzen dute, inpunitatez. Instituzio publikoei neurriak hartzea eskatu diete ere. Sindikatuek neurri prebentiboak betearazteko ikuskariak eta neurriak ezarri behar direla aldarrikatu dute.
Hamaika Telebista