Sindikatuen ustez, zerbitzu publikoko grebak Urkulluren erreleboa presionatu du
Ekonomia
2023, abe. 12 - 12:12
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerbitzu publikoa grebara deituta dago abenduaren 19rako. Testuinguru horretan, protestak egin dituzte 'Zerbitzu publikoak indartzeko, soldata eta enplegua hemen adostu" lelopean. Zerbitzu publikoetako ehunka langilek parte hartu dute ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuek deitutako elkarretaratzetan. Mobilizazioetan erakunde eta alderdi politikoei eskatu diete politika publikoak aldatu eta indartu ditzatela. Ezinbestekotzat jotzen dute langile publikoen enplegua, soldatak eta lan baldintzak hemen erabakitzea.