Soldatak 13.968 euroko galera metatua izan du 2008tik, ELAren arabera
Ekonomia
2022, aza. 07 - 11:11
'Soldaten bilakaera Hego Euskal Herria: pobretzea eta prekarietatea' izeneko txostena aurkeztu du ELA sindikatuak. Bertan soldaten bilakaera aztertu du, eta ondorioztatu du soldatak 13.968 euroko galera metatua izan duela 2008tik. Horrez gain, sindikatuak azaleratu duenez, soldaten erosahalmena txikiagotzen ari dela, produktibitatea, aldiz, handitzen. Horrela, ELAk salatu du patronalek irabaziak ezkutatzen dituztela Chiviteren eta Urkulluren Gobernuen babesarekin.