Soldatak igotzea, prezioak jaistea eta aberastasuna banatzea exigitu dute Maiatzaren Lehenean
Ekonomia
Soldatak igotzea, prezioak jaistea eta aberastasuna banatzea exigitzeko mobilizazioak egin zituzten Maiatzaren Lehenean sindikatu nagusiek Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Euskal sindikatuek nork bere aldetik deitu zituen protestak, hori bai, biek ala biek, greba eta borroka sindikalaren garrantzia nabarmendu zuten.